Hogeita hamabost urtetik gorako emakumeei enbrioia ezarri aurretik, PGS (Preimplantation genetic screening) deituriko testa egiten da askotan: hiru eguneko enbrioiari zelula bat kentzen zaio, eta genetikoki aztertzen da kromosomak normalak diren jakiteko. Enbrioi osasuntsua ezartzen zaio, orduan, emakumeari. Horrela haurdun geratzeko aukera handiagoa zegoela pentsatu izan da orain arte.
Laurehun emakumeri egindako azterketa batek erakutsi du, ordea, PGSa egin duten emakume gutxiago geratu dela haurdun, PGSa egin ez duten emakumeekin alderatuta. Zelula kentzeak enbrioiari kalte egin diezaioke nolabait, eta, ondorioz, behin uteroan dagoenean, enbrioiak garatzeko zailtasun handiagoak.